BORROKA BIOLOGIKOA NEIKER-DERIOKO BEROTEGIETAN

Badira ea 20 urte, NEIKEReko Derioko berotegietan, ikerketa entsalluen osasuna bermatzeko, besteak beste, borroka biologikoa darabilgula. Lortutako onurak hain dira gogoan hartzekoak, urteko laboreen programan finkatuta eta txertatuta dugula. Landare-osasunerako produktuen erabilera murrizteaz gain izurriek sortutako kalteak arintzen dira, intsektu ezberdinen ekilibrioa baliatuz. Gure plantazioen eguneroko jarraipenak eta izurrien ezagutzak, kontrol biologikoa eraginkorki aplikatzea ahalbidetzen […]

Continue reading


BIODISINFEKZIOA EUSKADIKO BEROTEGI KOMERTZIALETAN

Berriki, Acta Horticulturae aldizkari zientifikoan artikulu bat argitaratu dugu NEIKER-Baratzezaintzako kide batzuk Gipuzkoako eta Bizkaiako beste aholkulari eta teknikari batzuekin elkarlanean. Bertan, hustiategi komertzialetan lurzoruko gaixotasun ezberdinei (agalla-nematodoak tomatean eta onddo baskularrak piperrean) aurre egiteko aplikaturiko BIODISINFEKZIO teknikarekin lorturiko emaitzak argituratu ditugu. Medeagarri organikodun biodisinfekzioa gutxitan erabili da Euskadiko berotegietako laboreetan lurzoruko gaixotasunak maneiatzeko. Klima […]

Continue reading


Neiker-Baratzezaintza Kovid-19aren aurrean

Kobid-19 koronabirusak sortutako alarma-egoerak Neikerreko Baratzezaintza arloko ikerkuntz eta garapenerako jarduera arrunta mugatu du. Hala ere, gizarte osoaren zerbitzura lan egiteko konpromisoarekin jarraitzen dugu, eta, hortaz, telelana edo txandakako lanaldiak bezalako tresna berriak prestatu dira. Horrekin, abian dauden laborantza saiakuntzen zainketarako, baratzezainen elkarteei haziak hornitzeko eta funtsezko beste zeregin batzuetarako beharrezkoak diren lanak bermatu ahal […]

Continue reading


Balentziako ikerkuntz zentruetara bisita

Oraindik orain, Balentziako, Landareen Biologia Molekular eta Zelularraren Institutuan (BUP-IZKG) eta Unibertsitate Politeknikoko Nekazaritza eta Basozaintzako Sailean izan gara. Jesús Sánchez-Navarro eta Isabel Font birusen ikerlari adituekin hain zuzen. Neiker-Baratzezaintzak, Euskal Autonomia Erkidegoko ustiapenetan berriki egindako prospekzioetan aurkitutako birusen inguruan, ezagutza trukatuz. TOBAMOPIM proiektuaren testuinguruan egin genuen bisita. Asmoa hauxe zen: barazkiak erasaten dituzten birus […]

Continue reading


NEIKER-Baratzezaintza I Nazioarteko Biltzarrean: Kudeaketa eta Zientziaren arteko zubiak eraikitzen. Iraunkortasunerako ikerketa Biosfera Erreserbetan.

Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan, Garapen Jasangarriko 17 Helburu (GJH) adierazten dira, Planeta, Pertsonak, Prosperitatea eta Partaidetza ardatz hartuta. Horien artean, nabarmentzekoa da 12. GJHa, Ekoizpen eta Kontsumo arduratsuari buruzkoa. Bertan kokatzen dira NEIKER-Baratzezaintzan (Landare Ekoizpen eta Babeserako Saila) egiten diren proiektu gehienak. Horien artean, TOBAMOPIM proiektua azpimarragarria da. Proiektu horren helburua da tokiko barietateak lortzea, […]

Continue reading


NEIKERek USURBILEN ospatutako 2020ko BARATZEZAINTZA JARDUNALDIETAN parte hartu zuen

Aurten ere, BARATZEZAINTZA JARDUNALDIAK antolatu ditu Abelurrek , otsailaren 11 eta 13 artean. Gilbek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, NEIKERek eta Hazik, besteak beste, parte hartu dute jardunaldi horietan. Bertan, NEIKERek, Gernikako piperraren eta Ibarrako piperminaren Tobamobiruserako aldaera erresistenteak lortzeko, hobekuntza genetikoan lortutako aurrerapenak, aurkeztu ditu. Mikel Ojinagak, 2019an Bizkaia eta Gipuzkoako ustiategietan egin diren birus-prospekzioetan lortutako […]

Continue reading


Almeriako bidaia teknikoa, GILBE elkarteak antolatuta. 2017ko abenduan

2017ko abenduaren 12tik 15ra artean, NEIKEReko baratzezaintzako ikerlari taldeko kideak Almerian izan gara, Gipuzkoako ortuzainekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariekin eta GILBE/ABELUReko teknikariekin batera. Bidai honetan nekazaritza-ustiategi komertzial ezberdinak bisitatu ditugu, non labore, ekoizpen sistema edo ekoizpen joera ezberdinak ziren. Nekazal laboreak eta landare apaingarriak batetik, hidroponikoa, harez estalitako lurra edo koko azalez baliatutako sitemak bestetik,eta […]

Continue reading


BARATZEZAINTZARI BURUZKO JARDUNALDIAK. 2018ko URTARRILA

Aberlurrek eta Neikerrek , Hazi Fundazioarekin eta Fraisoro Eskolarekin elkarlanean, BARATZEZAINTZARI BURUZKO JARDUNALDIAK antolatu dituzte, urtarrilaren 15etik 18ra. Gilbek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere parte hartuko dute. Jardunaldi hauetan, entzute handiko adituek gaurkotasun-gai teknikoak landuko dituzte. Egitaraua ondoko esteka honetan ikus daiteke (sakatu “egitaraua ikusi”): http://fpe.hazi.es/continua/verCurso.asp?curso=jornadas-de-horticultura&id=eu&a=5&c=3&Ncurso=567006012. Bi aukera daude: edo egun guztietara etorri edo saio soltetara. Kontuan […]

Continue reading


LANDARE MATERIAL ERRESISTENTEAREN TRANSFERENTZIA

Maiatzak 22-26 astean zehar pipermin hibridoaren eta piper hibridoaren banaketa egin zen proiektuaren fase honetan parte hartu nahi izan zuten BIHOEL-eko (Bizkaia) eta GILBE-ko (Gipuzkoa) ustiapen komertzialetan. Tobamobirusekiko erresistenteak diren pipermin eta piperrak lortzeko hobekuntz planaren baitan ezarritako helburuetako bat material hibridoaren tranferentzia izan da. Honek, erresistentziaren konportaera benetako baldintzetan ebaluatzea bilatzen du, behin erresistentzia […]

Continue reading


Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Planari buruzko jardunaldia.

NEIKER-baratzezaintza jardunaldi partizipatibo honetan izan zen, bertoko baratzeko barietateei buruzko ikuspuntua emoten. 2017ko apirilaren 3an ospatu zen, Donostiako Kursaalean, eta bertan, elikaduraren kate osoko partaideak egon ziren, ekoizle eta gastronomi esparrukoak barne. Arantxa Tapiak, Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailburuak, jardunaldiaren xedea elkarlaneko prozesu parte-hartzaile bat abian jartzea zela, adierazi zuen. Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Plana […]

Continue reading