Berriki, Acta Horticulturae aldizkari zientifikoan artikulu bat argitaratu dugu NEIKER-Baratzezaintzako kide batzuk Gipuzkoako eta Bizkaiako beste aholkulari eta teknikari batzuekin elkarlanean. Bertan, hustiategi komertzialetan lurzoruko gaixotasun ezberdinei (agalla-nematodoak tomatean eta onddo baskularrak piperrean) aurre egiteko aplikaturiko BIODISINFEKZIO teknikarekin lorturiko emaitzak argituratu ditugu.
Medeagarri organikodun biodisinfekzioa gutxitan erabili da Euskadiko berotegietako laboreetan lurzoruko gaixotasunak maneiatzeko. Klima epel-hezeak Mediterraneoko baratze-eremuetan oso hedatuta dagoen biosolarizazioa aplikatzea zailtzen du. Hala ere, NEIKERen laborantza-zikloekin bateragarriak diren medeagarri, dosi eta aplikazio-denbora desberdinekin egindako esperimentazioak erakutsi du eskualde klimatiko hauetan ere aplikarria dela biodisinfekzioa. Lan honetan, tomatean Meloidogyne eta piperrean Verticillium dahliae patogenoen kontrolean lortutako emaitza onak erakusten dira, biak ere berotegiko laborantza komertzialetan. Emaitza positibo horiek oso pizgarri dira praktika hori Euskadin merkataritza-eskalako hustiategietan pixkanaka inplementatzeko. Hemen duzue lan honetara daraman erreferentzia eta esteka:
Ojinaga, M., Gandariasbeitia, M., Orbegozo, E., Ortíz, A., Guerrero, M.M., Lacasa, C.M., Arizmendi, J., Otaño A, Camino, C., Enbeita, G., Diez, F., Larregla, S. 2020. Biodisinfestation for Meloidogyne and Verticillium control in commercial protected crops in the Basque Country Atlantic area (northern Spain). Acta Horticulturae 1270, 327-336. https://doi.org/10.17660/ActaHortic.2020.1270.40