Bertako barazki barietateen oinarrizko hazia: kontserbazioa eta sektoreari transferentzia

Baratzezaintza saileko eginkizunetako bat NEIKER-en lortutako bertako barazki barietateen kontserbazioa da: Gernikako piperra (Derio eta Iker), Ibarrako piparra (Ibarroria), Erretzeko piper lodia (Leuna eta Luzea), Zerba horia (Sima) eta Gernikako indaba (Malen eta 95. lerroa). Hortulari- eta barazkizale-elkarteen beharrak asetzeko oinarrizko hazia lortzea ere NEIKER-en eginkizuna da. Honekin, Bizkaia eta Gipuzkoako baratzezaintzako profesional gehienei ematen […]

Continue reading


Urestapena optimizatzeko, lurraren hezetasuna neurtzeko sentsoreen erabilera.

Argitalpen hau, urestapena nola progamatu behar den hobeto ulertu nahi duten nekazariei zuzenduta dago. Lurrak ura gordetzeko duen ahalmenari buruzko oinarrizko kontzeptu batzuk aurkezten dira. Lurreko ura monitorizatzeko, aukeratutako sentsoreak deskribatzen dira ( kapazitantzia sondak, igeltsu blokeak eta tentsiometroak barne). Artikuloaren autoreak sentsore hauen erabilpenaren abantailak eta desabantailak aurkeztu dituzte. Sentsoreak instalatzeko oinarrizko kontzeptuak ere.

Continue reading


Landare biozidak pipar-laborantzako lurzoru patogenoen kontrolerako

Abelur-eko teknikariek artikulu bat argitaratu berri dute ENBA aldizkarian (201. alea; Negua. 2016). Jorge Arizmendi eta Amaia Otañok sinatzen duten artikulu hau potentzialki biozidak diren landareei buruz da. Artikulu interesgarri hau irakurtzera gonbidatzen zaituztegu eta horretarako esteka hementxe uzten dizuegu. Egiazta dezakezuen bezala, Neiker-ek Abelur laguntzen du datu berrien bilketan. Datu hauek patogenoen kontrolean parte […]

Continue reading


Berotegietarako bi plastiko ezberdinek duten efektua aztergai. Batabia urazaren ekoizpen eta kalitatean, hain zuzen.

Lumisol Clear eta Lumisol Diffused dira bi plastikoen izenak. BPI Visqueen etxekoak. Bien arteko ezberdintasun nagusia zera da: berotegi barnera pasatzen usten duten argi-izpi lauso kopurua. Lehenengoaren kasuan %35 baino baxuagoa da eta bigarrenean %80 baino baxuagoa. Egun, saiakera abian da. Ekoizlearen lursaila Gamiz-Fikan (Bizkaia) da eta bertan bi berotegitan gaude lana burutzen; 40 m-ko […]

Continue reading


Euskadiko urazaren hazkuntza babestuan landare-osasunerako produktuak desagerrarazten

Baratze-laboreko izurrite eta gaixotasunak ekiditeko, landare-osasunerako produktuak erabili ohi dira. Bai estalperik gabeko zein berotegietan hazitako landareetan. Hau dela eta honek ingurumenean eta batez ere gizon-emakumeen osasunean duen eragina edo  arriskua ebaluatu behar da. Gipuzkoako Foru Aldundiko laborategiarekin elkarlanean NEIKER-en lortutako ikerketaren emaitzak zabaltzen dizkizuegu. Seminario de Especialista en Horticultura (2007 urtea, 15º zbkia: 873-883) […]

Continue reading


Gernikako piper landarak hainbat urtetarako bizi-itxaropena du. Inausi ondoren erne berriak botatzeko gaitasuna, baita. Ahalmen honetaz baliatu eta teknika bezala erabiltzeak abantailak baditu, lurrik gabeko laborantzan.

NEIKER-ek, «inausi ondorengo erneketa» teknika aztertu du, Gernikako piperraren hidroponiko laborantzan. Inausketa gogorra jasanda ere, landareak, erneketarako ahalmena duela baliotuz. Bi urtean zehar, sei hilabetero kimatu genituen landareak. Era honetara, ikerketa bukaeran piper landareek bi urte zituztela, hiru aldiz inausi ziren. Inausketa bakoitzarekin batera, piper landara gazteak landatu ziren. Bestalde, moztutako landareen ekoizpena neurtu zen […]

Continue reading


Porta-txertoaren eragina Tomatearen ekoizpen eta kalitatean. Negu-udaberriko zikloan.

  Bederatzi porta-txerto erabili dira NEIKERen egindako saikaeran. Hauek izan dira: Aligator (Gautier), Brigeor (Gautier), Interpro (Vilmorin), King Kong (Rijk Zwaan), Maxifort (De Ruiter), Primed (Vilmorin), Root Star (Hazera), RS2021 (Hazera) y 502249 (Syngenta). Guztietan Jack barietatea txertatu genuen.     Landareak harkaitz ehuneko sakuetan hazi ziren. Kalefakzioaren bitartez, gauez 15ºC-ko eta egunerako 18ºC-ko temperatura […]

Continue reading