
NEIKER eta Deriko Nekazal Eskolak, bat eginda, saiakera batzuk egin zituzten. Gure autonomia-erkidegoan ekoizten ez diren landare apaingarrien potentzial agronomikoa aztergai. Batetik, inguruko erkide edo herrialdeko merkatuetan maiz ikusi ohi direlako. Eta bestetik, tenperatura baxuetan (10-15ºC bitartean) ondo moldatzen direlako. Honek energia aurrezpena ekarriko luke, kalefakzio gastua murriztuz. Aukeratutako landareak hauexek dira: nabar-lorea, kuku-belarra, gabonetako […]