
Barkatu, hau ez dago euskararaturik oraindik…
2016ko abenduan, emaitzen dibulgaziorako baratzezaintzaren jardunaldiak ospatu ziren. Gaika antolatu ziren, guztira hiru egun izan zirelarik. Bertan GILBE, ABELUR, NEIKER, Gipuzkoako Foru Aldundia eta enpresa desberdinek parte hartu zuten. Jazotakoaren laburpena emongo dizuegu eta teknikari ezberdinek aurkeztutako lan batzuk eskuratzeko estekak Lehenengo egunean (tomatearen jardunaldia), NEIKERek bere berotegietan egindako saioen berri emon zuen. Laborantza hidroponikoan, […]
Baratzezaintza saileko eginkizunetako bat NEIKER-en lortutako bertako barazki barietateen kontserbazioa da: Gernikako piperra (Derio eta Iker), Ibarrako piparra (Ibarroria), Erretzeko piper lodia (Leuna eta Luzea), Zerba horia (Sima) eta Gernikako indaba (Malen eta 95. lerroa). Hortulari- eta barazkizale-elkarteen beharrak asetzeko oinarrizko hazia lortzea ere NEIKER-en eginkizuna da. Honekin, Bizkaia eta Gipuzkoako baratzezaintzako profesional gehienei ematen […]
Atal honetan Euskadiko barazki batzuei buruzko datuak aurkezten dizkizuegu. Tomatea, Gernikako piperra, uraza eta zerbari buruzkoak, hain zuzen. 2010garren urtetik aurrera izan duten salmenta-prezioaren bilakera eta merkaturatutako kopuruaren bilakaera. Laburpen hau Merkabilbotik jasotako datuen bitartez egin dugu. Adierazitako prezioak txikizkariek ordaindutakoari dagokio. Hiru grafika daude labore bakoitzeko. Lehenak, laboreak hilabetero izan duen prezio bilakaera adierazten […]
Fusarium oxysporum f. sp. radicis-lycopersici onddoak sortzen duen tomate-ihartzearen eta sustraien ustelduraren kontrolari buruzko txosten teknikoa atxekitzen dugu honekin. Porta-txerto erresistenteekin alderatuta, esperientziak kontrol kimikoaren eraginkortasun eza agerian utzi du. Santiago Larregla eta Amaia Ortiz.
Neiker-Tecnalia, Euskal Nekazaritza-Ikerketa eta garapen institutua, azken urteetan bertoko barietate inguruan bi lerrotan dabil lanean. 1) Batetik, Germoplasma bankuetan haziak kontserbatzen dira, bertoko baliabide fitogenetikoak galdu ez daitezen. Bestalde baserriko tradizioak gugaino ekarritako barietateak mantenduz, potentzial genetikoa gordeko dugu. 2) Bestetik, nekazaritza ekologikoa erabiliz, entsallu agronomiko batzuk egiten dira, gariaren ekoizpen eta kalitate potentziala aztertzeko […]
Baratzezaintzaren lehiakortasunaren maila igotzeko, tokiko zein nazio mailan, balio-kate osoko ordezkariak parte hartzea ezinbestekoa da. Horregaitil BIHOEL, ABELUR, GILBE eta NEIKERek, atsegin handiz gonbidatzen zaitu teknologiaren transferentziaren jardunaldi honetara.
Nekazaritza Ekologikoko Espainiako Sozietateak SEAE kongresuak antolatzen ditu biurteko maiztasunarekin. 2014ko irailean SEAE-ko XI. kongresua Vitoria-Gasteizen egin zen. NEIKER-ek Batzorde Antolatzailean, Batzorde Zientifikoan eta baita lan zientifiko-tekniko ezberdinen ekarpenekin modu aktiboan parte hartu zuen. Landare Osasun Sailetik eta Baratzezaintza arlotik hainbat lan eraman genituen kongresu honetara. Euskadiko baldintza agroklimatikoetan egindako ikerketen emaitzak aurkeztu ziren batez […]
Bederatzi porta-txerto erabili dira NEIKERen egindako saikaeran. Hauek izan dira: Aligator (Gautier), Brigeor (Gautier), Interpro (Vilmorin), King Kong (Rijk Zwaan), Maxifort (De Ruiter), Primed (Vilmorin), Root Star (Hazera), RS2021 (Hazera) y 502249 (Syngenta). Guztietan Jack barietatea txertatu genuen. Landareak harkaitz ehuneko sakuetan hazi ziren. Kalefakzioaren bitartez, gauez 15ºC-ko eta egunerako 18ºC-ko temperatura […]