Neiker-Tecnalia, Euskal Nekazaritza-Ikerketa eta garapen institutua, azken urteetan bertoko barietate inguruan bi lerrotan dabil lanean. 1) Batetik, Germoplasma bankuetan haziak kontserbatzen dira, bertoko baliabide fitogenetikoak galdu ez daitezen. Bestalde baserriko tradizioak gugaino ekarritako barietateak mantenduz, potentzial genetikoa gordeko dugu. 2) Bestetik, nekazaritza ekologikoa erabiliz, entsallu agronomiko batzuk egiten dira, gariaren ekoizpen eta kalitate potentziala aztertzeko asmoz.
1) 5 germoplasma kolekzio mantendu dira, sarrera hauek, morfologikoki behintzat karakterizatuak izan direlarik: 107 arto sarrera, morfologikoki ezberdiank diren 94 tomate, 7 barietate ezberdinei dagokien 42 piper eta hiru barietate motatako indaba arruntaren 128 sarrera. Germoplasma banku bat ere bada, NEIKERek lortutako 500 kultibare primitibodun patata barietate baino gehiagorekin, baita jatorri ezberdineko bertoko barietateekin, zeinetatik batzuk desagertzeko arriskuan dauden.
2) Ekoizpen ekologikoa erabiliz entsallu agronomikoak burutu dira. Helburua, euskal erkide autonomoko bertoko gari bigunen barietateen ekoizpen eta kalitate potentziala aztertzea. Barietate hauek, INIAko Baliabide Fitogenetikoen Zentruan berreskuratu ziren, guztira 23 karakterizatuz. Emaitzek adierazten dute, agronomikoki eta ekoizpen aldetik, portaera nabarmen ezberdina dutela. Egun, aukeratutako barietateak, Araba bertoko nekazariek landatu dituzte. Era honetara, bertoko germoplasma berriz sartuko da, baita transferentzia sustatuz. Germoplasma hau, Euskal erkide autonomoko gari ekologikoaren ekoizpenera bikain egokitzen da.
J.I. Ruiz de Galarreta, Santiago Larregla, Patrick Riga eta A. Ortiz-Barredo
NEIKER-Tecnalia, Landareen babesa eta ekoizpen saila.
Gako-hitzak: germoplasma bankua, okin kalitatea, garia, piperra, artoa, indaba, tomatea eta patata.