OINARRIZKO HAZI TRANSFERENTZIRAKO HITZARMENAK (2016-2025)

Oraintsu, NEIKER eta baratzezaintzako elkarteen (BIHOEL, GILBE, GERNIKAKO INDABA) arteko hitzarmenak berritu dira. Hitzarmen hauen iraunaldia 10 urtekoa izango da (2016-2025etako) eta haiekin oinarrizko hazien transferentzia arautzen da.
Aipaturiko hitzarmenek oinarrizko hazien mantenu eta lorpena (NEIKER) dute helburu, batetik. Bestetik, ondorengo hazi-biderketa eta baratzezaintzako profesionalen oinarrizko hazi beharren asetzea (Baratzezaintzako elkarteak) ere dute helburu.
Besteak beste, hazi kantitateak, emate-epeak, hazi motak eta egin beharreko kontrolak arautzen dira. Hitzarmen hauek hurrengo material begetalari eragiten diote:
• Gernikako piperra (Derio barietatea)
• Erretzeko piperra (Leuna barietatea)
• Zerba horia (Sima barietatea)
• Ibarrako piparra (Ibarroria barietatea)
• Gernikako indaba (Malen barietatea)

Santiago Larregla

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*