Euskadiko urazaren hazkuntza babestuan landare-osasunerako produktuak desagerrarazten

Baratze-laboreko izurrite eta gaixotasunak ekiditeko, landare-osasunerako produktuak erabili ohi dira. Bai estalperik gabeko zein berotegietan hazitako landareetan. Hau dela eta honek ingurumenean eta batez ere gizon-emakumeen osasunean duen eragina edo  arriskua ebaluatu behar da. Gipuzkoako Foru Aldundiko laborategiarekin elkarlanean NEIKER-en lortutako ikerketaren emaitzak zabaltzen dizkizuegu. Seminario de Especialista en Horticultura (2007 urtea, 15º zbkia: 873-883) aktan argitaratu zen lan hau. GILBE, BIHOEL, EROSKI, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien landare-babesa sailaren eta kontsumitzaileen (produktuen kalitatearekin gero eta zorrotzagoak direlako) kezkak kontutan izan genituen. Landare-osasunerako produktu batzuk (procimidona, imidacloprid eta cipermetrin), urte-aro ezberdinetan (udazken, negu eta udaberrian) nola desagertzen ziren aztertu genuen. Bacares uraza neguan eta Edurne uraza udazken eta udaberrian erabiliz.

Produktu batzuk ez ziran aurreikusitako epean degradatu. Procimidona ez zan udazkenean, neguan ezta udaberrian desagertu. Cipermetrina ez zen udazkenean ezta neguan desagertu. Degradazio abiadura, kondizio klimatikoarekin erlazionatuta egon zen, neguan motelagoa zelarik.

Lortutako emaitzek argi utzi zuten halako ikerketek aurrera egin beharko luketela aurrerantzean.

Santiago Larregla

Argibide gehiago hurrengo artxiboan lortu daiteke: Lechuga fitosanitarios_Seminario Almería 2007

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*