Landare apaingarriak ekoizteko aukerak zabaltzen EAE-an

NEIKER eta Deriko Nekazal Eskolak, bat eginda, saiakera batzuk egin zituzten. Gure autonomia-erkidegoan ekoizten ez diren landare apaingarrien potentzial agronomikoa aztergai. Batetik, inguruko erkide edo herrialdeko merkatuetan maiz ikusi ohi direlako. Eta bestetik, tenperatura baxuetan (10-15ºC bitartean) ondo moldatzen direlako. Honek energia aurrezpena ekarriko luke, kalefakzio gastua murriztuz. Aukeratutako landareak hauexek dira: nabar-lorea, kuku-belarra, gabonetako kaktusa, Paskuako kaktusa, Txinako-txilintxa, indiar-kanabera, lisianthus, mimuloa eta nemesia.

Honako artxiboan argibide gehiago: Diversificación de la producción de plantas ornamentales

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*