Bederatzi porta-txerto erabili dira NEIKERen egindako saikaeran. Hauek izan dira: Aligator (Gautier), Brigeor (Gautier), Interpro (Vilmorin), King Kong (Rijk Zwaan), Maxifort (De Ruiter), Primed (Vilmorin), Root Star (Hazera), RS2021 (Hazera) y 502249 (Syngenta). Guztietan Jack barietatea txertatu genuen.
Landareak harkaitz ehuneko sakuetan hazi ziren. Kalefakzioaren bitartez, gauez 15ºC-ko eta egunerako 18ºC-ko temperatura minimoa mantendu genuen.
Landatze data: 2013/11/14
Lehenengo uztaren data: 2014/03/05
Azkenengo uzta: 2014/05/26 (landareen muturrak, 9 lore-sorta zituztela moztu genuen)
Porta-txertoaren eragina ekoizpenean
Txertatutako barietate denek eta txertatu gabeko Jack landareek, guztiek izan zuten 10 kg/m²-ko ekoizpen komertzial inguru. Ez genuen ezberdintasunik ikusi.
Hurrengoetan ere ez genuen ezberdintasunik aurkitu:
- Ekoizpen komertzial totala
- Ekoizpen komertzial goiztiarra
- Ekoizpen ez komertziala
- Neurri ezberdineko fruituen emankortasuna
- Gaizki egindako fruituak
- Nekrosi apikalaren eragina
Porta-txertoaren eragina zentsumenen arabera
Zukuaren pH eta azidotasun neurketetan, ezta fruituen urtsutasuenan, ez zen ezberdintasunik ikusi.
Txertatutako barietateek, ez txertatutakoekin aldea dute ordea, zenbait neurritan. Brixº-ak %16 egiten du behera, gogortasunak %10 gora eta purearen trinkotasunak %10 behera.
P. Riga
Estimado Jean Rousseau,
le estoy muy agradecido por su comentario muy acertado. Actualmente estamos trabajando con variedades locales y en un futuro próximo esperamos efectivamente estudiar el efecto de los porta-injertos en ellos.
Un saludo
P. Riga