Medeatze organikoak eta lurtzoruen supresibitatea landareen gaixotasunen maneiuan

Izenburu hau duen liburua argitaratu da berriki: “Medeatze organikoak eta lurtzoruen supresibitatea landareen gaixotasunen maneiuan”. Meghvansi eta Varma ikerlariek koordinatutakoa. NEIKEReko Landare Babesa Sailak eta IMIDAko Bioteknologia zein Laboreen Babesa Sailak, elkarrekin, kapitulu bat landu dute bertan baita.

 

Azkenengo urteetan, laboreen babesak, apurka-apurka, estrategia kimikotik, aukera ez kimikoerako bilakaera izan du, egun nekazaritza jasangarria posible eginez. Nekazaritza emankor sostenigarri ikuspuntutik, zuzenketa organikoak lurzoruan gehitzea, nekazal jarduera interesgarria da. Lurzoruaren osasun eta emankortasunan berebiziko garrantzia duelako eta ondorioz, laboreen hazkuntzan, ekoizpenean eta babesean baita.

Lurreko gaixotasunen ikerketa lan ezberdinek, zuzenketa organikoek lurzoruaren supresibitatea hobetzen dutela adierazten dute. Mikroorganismoen aktibitateari dagokio ahalmen hau nagusiki. Era berean, ezaugarri fisiko-kimikoek (pHa, materia organikoa eta textura) supresibitatean zuzeneko edo zeharkako eragina izan dezakete, lurzoruaren aktibitate mikrobianoaren bitartez. Eragina nondik norakoa den ezagutzea garrantzitsua da.

Supresibitatearen eragileen mekanismoak esagutzea konplexua da. Honek, lurzoru batek gaixotasun zehatz baten aurrean izango duen erantzuna, aurretik jakitea, oztopatzen du.

Liburuaren helburu nagusia, lurzoruaren zuzenketa organiko eta supresibitateari buruzko ezaguera laburbiltzea da. Honela, nekazaritza jasangarri baten, fenomeno hauen potentziala modu eraginkorragoz erabiliko dugu.

21garren kapituluak izenburu hau du: “Babestutako piper laboreetan, lurzoruaren neke eta patogenoen kontrolerako zuzenketa organikoz egindako biodesinfekzioa”. Larregla eta lankideek bi gauza berrikusi dituzte. Batetik, lurzoruen supresibitatean inplikatutako mekanismoak. Bestetik, lurreko patogenoek sortutako gaixotasunen erabilera estrategiak edo piperra labore babestuetan behin eta berriz landatzeagatik sortzen de nekea.

Kapitulu horretan, lurzoruko gaixotasunek eta nekeak, Espainiako berotegietako piper laborean, galera ekonomiko larriak zortzen dutela jasotzen da. Ez bakarrik Mediterraneo hego-ekialdean, baizik eta klima heze-epeldun iparraldeko eskualdean gertatzen delarik.

Biosolarizazioa (zuzenketa organikoa + plastiko itzia) estrategia eraginkorra eta egonkorra da patogenoen kontrolan eta lurzoruaren nekearen hobetzean. Biosolarizazioa berriz egitean, eragin hori handitzen da. Biosolarizazioak, lurzoruaren ezaugarri fisiko-kimikoak hobeten ditu (makroelikagaiak, uraren infiltrazioa, dentsitate aparentea eta lurzoruaren trinkotzea) eta honek, landareen osasuna hobetzen du.

Lurzoruaren zenbait ezaugarri fisikoen hobekuntza, biosolarizazioa berriz eginez lortzen da beraz. Honek, Phytophtorak eragindako sustraien ustelketa kontrolatzen du. Onddo honek sortutako gaixotasuna larriagoa da lurzoru trinkoetan, ondo aireztatutakoetan eta drainatze egokidunetan baino.

Biosolarizazioaren eraginez lortutako patogenoen kontrola beste zerbaiti egotzi dakioke: labore landatze aurrean, tenperatura altuek lurzoruaren inokulo-murriztapen sorketari, zuzenketen bio-deskonposizioan sortutako gas isurtzeari eta mikroorganismoekin erlazionatutako supresibitateari.

 

Santiago Larregla

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*