BARATZEZAINTZARI BURUZKO JARDUNALDIAK. 2018ko URTARRILA

Aberlurrek eta Neikerrek , Hazi Fundazioarekin eta Fraisoro Eskolarekin elkarlanean, BARATZEZAINTZARI BURUZKO JARDUNALDIAK antolatu dituzte, urtarrilaren 15etik 18ra. Gilbek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere parte hartuko dute. Jardunaldi hauetan, entzute handiko adituek gaurkotasun-gai teknikoak landuko dituzte. Egitaraua ondoko esteka honetan ikus daiteke (sakatu “egitaraua ikusi”): http://fpe.hazi.es/continua/verCurso.asp?curso=jornadas-de-horticultura&id=eu&a=5&c=3&Ncurso=567006012. Bi aukera daude: edo egun guztietara etorri edo saio soltetara. Kontuan hartu behar da ziurtagiria lortzeko %70eko asistentzia bete behar dela.

Izen-ematea edo Fraisoro Eskolan (tel. 943692166; fpefraisoro@hazi.eus) edo Haziren webgunearen bidez (lehenago emandako estekan) egin daiteke.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*