2016ko abenduan, emaitzen dibulgaziorako baratzezaintzaren jardunaldiak ospatu ziren. Gaika antolatu ziren, guztira hiru egun izan zirelarik. Bertan GILBE, ABELUR, NEIKER, Gipuzkoako Foru Aldundia eta enpresa desberdinek parte hartu zuten.
Jazotakoaren laburpena emongo dizuegu eta teknikari ezberdinek aurkeztutako lan batzuk eskuratzeko estekak
Lehenengo egunean (tomatearen jardunaldia), NEIKERek bere berotegietan egindako saioen berri emon zuen. Laborantza hidroponikoan, tomate aldaera tradizionalak probatu eta horien ekoizpenak, balorazioak eta deskribapenak aurkeztuz. Batavia uraza laborantza hidroponikoan probatu zenez baita, batetik, ongarri organikoak erabiliz eta, bestetik, ongarri inorganikoak erabiliz, ekoizpen eta kalitate emaitzak erakutsi ziren, bi moduak konparatuz.
Koko-zuntza laborantza hidroponikorako substratu bezala erabili zuen PELEMIX enpresak. Honi buruzko datuak eta Gipuzkoan egindako esperientziak aurkeztu zituen.
OPENNATURek Tuta absoluta izurriaren kontrola sexu nahasmendua teknikaren bitartez nola egiten den azaldu zuen.
ABELUReko teknikariek gaur eguneko izurri eta gaixotasunen kontrolaren egoeraren berri emon zuten, Ikuskatzen dituzten ustiapenetan, tomatearen laborantzarako atera berri diren fitosanitarioen berri ere, emon zuten
Tomatearen laborantzaren eta baratzeko laboreen laborantza hidroponikoaren alderdi zabalak landu diren jardunaldi partizipatibo batean.
Informazio gehiago hurrengo esteka hauetan: