Jardunaldia, nekazaritzako ustiategietan aplikatzeko dauden araudi berriei buruzkoa izan zen. Honen argibideak emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek, Europako higiene-araudiak bertan ezartzeko exijitzen duen neurri-sorta azaldu zuten. 2011an, luzokerraren krisia okerki deitu zen elikagai-krisia gertatu eta ondoren, sortu zen araudi hau ezartzeko nahia. Honakoak azaldu ziren: Nekazaritza-Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren (REGEPA) ezarpena, Elikadura Katea Kontrolatzeko Plan Nazionala (PNCOCA), Nekazaritzako Ekoizpen Primarioaren Higienea eta Nekazaritzako Ustiategien Produktu Fitosanitarioen Erabilera Kontrolatzeko Programa Ofiziala, Ministerioaren webguneko higiene gida, eta elkarteekin adostutako programen ezarpena halaber.
Informazio gehiago nahi izanez gero, estekak klikatu:
