Baratzezaintzako jardunaldi teknikoak: III. Piperra, pipermina, landare biozidak eta ongarriztea

Piperminari buruzko jardunaldian, ABELUReko teknikariak, gaur egun aire zabaleko pipermin ustiapenetan monolaborantzari elkartutako lurreko honddoek sortutako gaixotasunez, lurraren nekeaz eta sustrai asfixiaz, mintzatu ziren. Betegarri plastikodun labore sisteman aldaketak proposatu zituzten, horretarako baratze maila goratuak eta txertatutako landareak aipatuz.

Lurraren emankortze beharrizanak eta lurraren analisi eta emankortze planak ere, mintzagai izan ziren. Egun ikuskatzen dituzten ustiapenetan, izurri eta gaixotasunen kontrolaren nondik norakoak, eta piperra eta pipermin laboretako fitosanitarioen berritasunak, azaldu zituzten.

NEIKERek, urte batzuetan piper labore babestuetan lurreko patogenoak kontrolatzeko egindako saiakuntzen emaitzak aurkeztu zituen. Saiakuntza hauek, medeagarri organikoetan oinarritutako alternatiba ez kimikoz egindakoak izan ziren (solarizazioa, biofumigazioa, biosolarizazioa, biodesinfekzioa, desinfekzio anaerobikoa, Brasikazko ongarri berdea). Teknika hauek Euskal Autonomia Erkidegoko izaera klimatikoetara nola egokitu daitezken azaldu zuten ere.

INTERSEMILLAS enpresak, lurra desinfektatzeko ondorioak dituzten labore bioziden espezie eta aldaeren eskaintza aurkeztu zuen.

ABELUR eta NEIKERek, batera aurkeztu zituzten Gipuzkoan pipermin ustiapen baten egindako biofumigazio saiakuntzen emaitzak, non ongarri berde gisa, Brasica labore biozidak erabili ziren.

NEIKERek ere, bertoko Gernikako Piperra eta Ibarrako Pipermina aldaeretan Tobamobirusari erresistentzia genetikoa sartzeko proiektuaren emaitzen aurrerapena eskaini zuen.

TIMAC-AGRO eta BLUE AGRO enpresek, 2016an pipermin laborantza komertzialetan egindako ongarritze saiakuntzen emaitzak aurkeztu zituzten.

Jardunaldi parte-hartzaile bat azken finean, non piper eta piperminaren laborantzaren aspektu zabalak landu eta bere iraunkortasunerako konponbideak bilatu ziren.

Informazio gehiago nahi izanez gero, esteka hauetan klikatu:

Abelur_Fitosanitarios guindilla

Blue Agro_guindilla

Intersemillas_biocidas

TimacAgro_guindilla

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*