Badira ea 20 urte, NEIKEReko Derioko berotegietan, ikerketa entsalluen osasuna bermatzeko, besteak beste, borroka biologikoa darabilgula. Lortutako onurak hain dira gogoan hartzekoak, urteko laboreen programan finkatuta eta txertatuta dugula. Landare-osasunerako produktuen erabilera murrizteaz gain izurriek sortutako kalteak arintzen dira, intsektu ezberdinen ekilibrioa baliatuz.
Gure plantazioen eguneroko jarraipenak eta izurrien ezagutzak, kontrol biologikoa eraginkorki aplikatzea ahalbidetzen du. Normalean izurri ezberdinak kontrolatzeko darabilzkigun intsektu ohizkoenak, Orius laevigatus, Amblyseius swirskii, Adalia bipunctata (Marigorringoa), Aphidius colemani, Macrolophus pygmaeus, Chrysopa carnea, Encarsia formosa eta Eretmocerus eremicus dira. Honetaz gain, landareen polinizazoa errezteko Bombus terrestris (urubixu edo erlaztar) etxeak kokatzen ditugu laboreetako toki egokietan.
Hau honela, borroka biologiko sistema barneratuta dago egun NEIKERen laboreen kudeaketan eta hurrengo urteetan berdin jarraituko dugula argi dugu.