NEIKER-Baratzezaintza I Nazioarteko Biltzarrean: Kudeaketa eta Zientziaren arteko zubiak eraikitzen. Iraunkortasunerako ikerketa Biosfera Erreserbetan.

Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan, Garapen Jasangarriko 17 Helburu (GJH) adierazten dira, Planeta, Pertsonak, Prosperitatea eta Partaidetza ardatz hartuta. Horien artean, nabarmentzekoa da 12. GJHa, Ekoizpen eta Kontsumo arduratsuari buruzkoa. Bertan kokatzen dira NEIKER-Baratzezaintzan (Landare Ekoizpen eta Babeserako Saila) egiten diren proiektu gehienak. Horien artean, TOBAMOPIM proiektua azpimarragarria da. Proiektu horren helburua da tokiko barietateak lortzea, hala nola, tobamobirusen aurkako Gernikako piper eta Ibarrako pipermin erresistenteak lortzea,eta horrela baratze-ustiategien iraunkortasuna hobetzea.

Gure proiektuen baitan izandako aurrerapenak azaltzeko asmoz, NEIKER-Baratzezaintzako kideek parte hartu genuen I. Nazioarteko Biltzarrean: Kudeaketa eta Zientziaren arteko zubiak eraikitzen. Iraunkortasunerako ikerketa Biosfera Erreserbetan. Biltzarra 2019ko azaroaren 13-15ean egin zen Busturian, eta “Gernikako piperraren eta Ibarrako piperraren laboreei eragiten dieten birusen eragina Euskal Herrian” izeneko lana aurkeztu genuen.

NEIKERetik aktiboki parte hartzen dugu Tobamobirusak baratze-laboreetan dituen arazoei irtenbideak bilatzen, alde batetik, hobekuntza-plan baten bidez, eta, bestetik, maneiu egokiak egiteko protokolo adostu bat garatuz. Hala ere, baratzezaintzako sektoreak GJHetan sartzen diren beste irtenbide batzuk ere behar ditu. Horretarako, kontsumo-ereduari buruzko gogoeta egin dezaten eskatzen diegu kontsumitzaileei,

eta kontuan har dezaten hartutako erabakiek ondorioak dituztela nekazaritza-dibertsitatearen eta tokiko barietateen kontserbazioan, euskal ustiategien eta nekazaritzaren iraunkortasunean, klima-aldaketan eta aldaketa globalean, bai eta osasunean ere.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*