Baratzezaintza saileko eginkizunetako bat NEIKER-en lortutako bertako barazki barietateen kontserbazioa da: Gernikako piperra (Derio eta Iker), Ibarrako piparra (Ibarroria), Erretzeko piper lodia (Leuna eta Luzea), Zerba horia (Sima) eta Gernikako indaba (Malen eta 95. lerroa).
Hortulari- eta barazkizale-elkarteen beharrak asetzeko oinarrizko hazia lortzea ere NEIKER-en eginkizuna da. Honekin, Bizkaia eta Gipuzkoako baratzezaintzako profesional gehienei ematen diegu erantzuna.
Bai NEIKER-en bertan lortutako barietateak, bai Germoplasma Bankua osatzen duten beste barietateak (Tomate barietateak, barne) ere osatzen dute oinarrizko hazien beharra.
Hazi-ugalketarako egindako laboreetan osasun egoera egokiko landareak hautatzen dira. Hazia eman aurretik, materialak maneiuko eta desinfekzioko garbitasun neurri zorrotzak jasaten ditu.
Baratzezaintzako sektoreak modu jarrai eta, laborearen arabera, urteko edo biurteko maiztasunarekin eskatzen digu hautatutako hazia. Inplikaturiko alde ezberdinen arteko eskaintza eta eskaria ongi antolatzeko hitzarmenak sinatu ditugu.
Hazia eskatzeko eta lortzeko bidea beti hortulari- eta barazkizale- elkarteen bidez izango da. Bizkaian, BIHOEL elkartearen bitartez eta Gipuzkoan, GILBE elkartearen bitartez.
Santiago Larregla