2015an txikizkariei egotzitako prezioak %44 egin zuen gora Gernikako piperrean, %21 bertoko tomatean, %20 zerban eta %7 urazan. Abenduko datuak kontutan izan gabe. Honek 2014ko beherako joera eten egiten du.

Atal honetan Euskadiko barazki batzuei buruzko datuak aurkezten dizkizuegu. Tomatea, Gernikako piperra, uraza eta zerbari buruzkoak, hain zuzen. 2010garren urtetik aurrera izan duten salmenta-prezioaren bilakera eta merkaturatutako kopuruaren bilakaera. Laburpen hau Merkabilbotik jasotako datuen bitartez egin dugu. Adierazitako prezioak txikizkariek ordaindutakoari dagokio. Hiru grafika daude labore bakoitzeko. Lehenak, laboreak hilabetero izan duen prezio bilakaera adierazten […]

Continue reading


Piper txorizero barietateen ikuste-baliospena

Transferentzi jardunaldietara bertaratu zineten guztioi piper txorizeroaren hautespen planeko 6 barietatei buruzko balorazioa egitea eskatu genizuen. Barietate hauek 2012. urtean 69 sarrera ezberdinekin hasitako aurre-hautespen plana gainditu zuten. Freskoan neurtutako aldagaien arabera, hauexek barietate onenak: Choricero4> Barrika > Goros. Lehorrean neurtutako aldagaien arabera, hauexek barietate onenak: Barrika > Choricero 4> Goros. Zuen iritzien arabera, onenetik […]

Continue reading