Neiker-BARATZEZAINTZAko lanak Landareen Hobekuntza Genetikoaren VIII. biltzarran

Pasa den uztailak 12-14 bitartean Landareen Hobekuntza Genetikoaren VIII. Biltzarra ospatu zen Vitoria-Gasteiz-en. Biltzarra NEIKER-ek antolatu zuen SECH (Espainiako Baratze Zientzietako Elkarte)-ko Landareen Hobekuntza Genetikorako Sekzioaren eta SEG (Espainiako Genetikako Elkarte)-aren laguntzarekin. Bertan 155 jakitun elkartu ziren eta laboreetako, komertzializaziorako, transformazioko etab-eko arazoak konpontzeko bilatzen diren barietate berrien inguruko gaiak landu eta horien inguruko ezaguera handitu zen.

Lehenago berri eman genizen moduan, NEIKER-baratzezaintzatik lan ezberdin bi aurkeztu genituen. Lehena, poster moduan, piper txorizeroaren hautespen planaren ingurukoa. Bigarrena, ahozko aurkezpenerako batzorde zientifikoak hautatuta, Gernikako piper eta Ibarrako piparretan Tobamobirusekiko erresistentziak ezartzearen berri emateko.

Batetik, bertako barietateen sailkapen eta kontserbaziorako garrantziaz hitz egin zen. Horien artean, piper txorizero barietate ezberdinak daude. Bestetik, partehartze eta eztabaidarako ingurumen honetan argi gelditu zen azterketa prospektiboak premiazkoak direla laboreetan dirauten osasun arazo zehatzen aurrean hobekuntz planak diseinatu eta aurrera eramateko. Era berean, jakitun ezberdinek jakinarazi zuten L4 geneari lotuta dagoen androesterilitate arazoa erresistentzia ezartzen zaien barietateen ingurumen genetokoaren menpe dagoela eta batzuetan garrantzi gutxi izaten duela. Beraz, komenigarri dirudi L4 genea sartzen saiatzea honek Tobamobirusekiko babes sendoagoa bait dakar.

Argazkian Santiago Larregla ikus dezakezue, Jaime Prohens (Universitat Politècnica de València) moderatzailearen aurrean, Tobamobirusekiko erresistentziak ezartzearen proiektuaren baitan Gernikako piper eta Ibarrako piparren prospekzioetan lortutako emaitzen berri ematen.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*