2017ko abenduaren 12tik 15ra artean, NEIKEReko baratzezaintzako ikerlari taldeko kideak Almerian izan gara, Gipuzkoako ortuzainekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariekin eta GILBE/ABELUReko teknikariekin batera.
Bidai honetan nekazaritza-ustiategi komertzial ezberdinak bisitatu ditugu, non labore, ekoizpen sistema edo ekoizpen joera ezberdinak ziren. Nekazal laboreak eta landare apaingarriak batetik, hidroponikoa, harez estalitako lurra edo koko azalez baliatutako sitemak bestetik,eta ohizko ekoizpena edo ekologikoa azkenik. Hazi-etxeak, fauna laguntzaile ekoizpen zentruak eta mintegiak bisitatu genituen baita. Guzti honetan, alde izugarri handia dagoela ohartu gara, Almeria eta gure artean. Beste dimentsio bateko nekazaritza ezagutzeko aukera paregabea izan da, bertako dinamismoak eta etengabeko berrikuntzak txunditu gaituelarik.
Lan-esperientzia honetan, nekazaritzako sektoreko agente ezberdinak izan gara, eta horrek, elkarbizitzako bisita aberastu du.
Ea berriz noiz elkartzen garen!